Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

BIRA

Euria

Onintza Enbeita -

2022ko urriak 1

Jakina zen. Hiru hilabetez euriaren zain egon eta gero, hasi gara zeruaren grisari argazkiak atera eta sare sozialetan eskegitzen. Urte normaletan, hemendik aurrera gero eta gutxiago izan behar ditugun horietan, neu ere ernegatu izan naiz euriagatik. Gizarte osoa pizten du udaberriko lehen eguzkiak. Hala ere, aurten bizitzen ari garen urtea bizi eta gero, aste betez euria egin duelako triste dagoen jendea ez dut ulertzen. Ni pozik nago euria ari duelako. Ez dut uste bakarra naizenik. Egia da kontsolatzeko adina egingo duela hemendik aurrera, baina egin dezala. Udako uzta erdizka salbatu da, udazkenean bildu behar genuenik ez dago, ganaduek negurako gordetako bazkaren zati bat jana dute dagoeneko eta edateko ura pribatizatzeko bideak gero eta definituago daude Euskal Herrian ere. Euririk ez egitea aitzakia ederra izan da Bermeora itsasontziz ur edangarria eraman, eta Busturialdeko Ur Partzuergoa itxi izana justifikatzeko. Areago, Zadorrako ura Mungiatik Bermeora eramateko beharra sartu nahi izan digute buruan obrarekin betikoak aberastu daitezen. Egin dezala euria, beraz, sendo. Horrek ere ez gaitu aberastu nahitik salbatuko, baina behintzat ikusiko dugu nola ura faltan edo sobera izan, zenbaitek obrak asmatu behar dituztela hauteskundeetako promesak betetzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.