andoni egana
HITZ ETZANAK

Txantxangorria

2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Askotan irakurri izan dugu pertsona dela aspertzen den animalia bakarra. Ez dakit hala den. Azeriek, barraskiloek, erbinudeek... zer dioten jakin beharko litzateke. Esaerari buelta emate aldera botako nuke pertsona dela animalia bakarra aspertzen asmatzen ez duena. Eta aspertzen ez jakitetik sortzen ditu kalamidaderik handienak bezalaxe zientzia aurrerapen harrigarri eta artelanik ederrenak ere.

Asperrak baditu, ordea, bi aurpegi. Egonean aspertzea da gauza bat eta eginean aspertzea da bestea. Egonean aspertzen asmatzea osasungarri ere izan daiteke pentsamendurako tarterik uzten ez duen jendarte honetan. Eginean aspertzeak besterik adierazten du. «Aspertuta nago» hori «nazkaturik nago» eta «tximetaraino naukate»-ren sinonimo izan daiteke.

Kultur lanetan ari den askori entzun izan diot azkenaldian «aspertuta nago» hori. Aspertuta, erakundeetara jo eta atez ate, teknikariz teknikari eta politikariz politikari ibili ondoren, azken batean ezezkoa baino ez den baiezko epelaz bukatzeaz. Iker Galartza da horietako bat. Urrutira ikusi nuen lehengo astean, oraingoz Amezketan kokatu duen zirkua. Txantxangorri potolo batzuk ipini balitu koreografia bat osatuz, akaso errazago topatuko zukeen laguntzetarako zirrikituren bat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.