andoni egana
HITZ ETZANAK

Gorputza

2018ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Ezpainestu» hitza gustukoa dut. Ez nuke jakingo beste hizkuntza batera zehatz-mehatz itzultzen, baina askotan ez da beharrik ere izaten. Ezpainestuak nekez luzatuko dizu diosalarik. Ezpainestuak, dagokionean eta ez dagokionean, seriotasun barregarriz jokatuko du beti. Ezpainestuak, Juan Garziak liokeenez, «berorika egingo lioke bere buruari… baleki».

«Erdipurdiko» hitza ere, askoz erabiliagoa izan arren, ez dago hain maiztua, eta maite dut. Erdia aipatzen du, baina aldero nabarmena hartzen. Erdipurdiko lan batek gehiago du txarretik onetik baino; erdipurdiko eguraldia gehiago hurbiltzen da txarrera onera baino. Erdipurdikoa ez da hainbesterainokora ere heltzen.

Aspaldiko partez Jose María Aznar luzaroan ikusi eta entzuteko aukera izan berri dugu. Belaunaldi batentzat nobedade izango da. Lehengo lepotik burua, begirune handirik gabe jardun zuen; mihia mihizto egin zien aurre galderei, betikoan ainguratua, gerri handirik gabe; sudurraren puntan jarritakoa bota zuen lasai; ez zuen esku-sartzerik onartu eta hanka-sartzerik ere ez. Berari dagozkio «ezpainestu» eta «erdipurdiko» hitzak inori egokituenean. Atera dut ondorioa: arrazoi dute gorputzari hizketan maizago utzi behar geniokeela diotenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.