andoni egana
HITZ ETZANAK

Paparrean

2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Berrogeitaka urte zituen ordurako. Hanka-orpoan min hartu zuen korrika zebilela. Gangrenatu egin zitzaion. Ia moztu egin behar izan zioten. Depresioak harrapatu zuen menpean, eta, diotenez, alkoholak ere bai. Gazterik hil zen, bihotzekoak jota.

1972ko udaberrian, sasoi-sasoian zegoela, marka oso onak egin zituen 100 eta 200 metroetan. Halere, Australiak ez zuen Municheko Olinpiar Jokoetara eraman. Agintariek ez zioten barkatu lau urte lehenago, Mexikon, Tommie Smith eta John Carlosi arrazakeriaren aurkako keinu hartan lagundu izana. Bera zen eskunarru beltzez ukabila bana jaso zuten bi beltz haien ondoan podiumean zegoena. Berak ere Giza Eskubideen Aldeko Olinpiar Proiektuaren aldeko itsasgarria zeraman paparrean. Bi kideek burutu nahi zuten protestaren jakitun, podiumera bidean eskatu zion arraunlari estatubatuar bati. Hanka ez, baina hegoak moztu zizkioten jaioterrian, esan baitzuen Australian ere arrazakeriak indarra zuela artean, bertakoek ez zituztela zuriek adina eskubide. Eta zuria zen bera. Peter Norman zuen izena eta XXI. mendeko haurrek ezagutu dezaten fitxa didaktiko bat merezi du. XXI. mendeko lehen Olinpiar Jokoetan, Sydneykoetan, bere herriko agintariei hasiera batean «ahaztu» egin zitzaien gonbidatzea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.