HITZ ETZANAK

Ixa Ixa

Andoni Egaña -

2018ko azaroak 17
Ixa zeinu baliagarria da oso maiz idazten dugunontzat. Ari zara, zalantzak dituzu datu zehatzen baten inguruan, eta etorria ez etete aldera XXX idatziko duzu pantailan eta segi. Gero, Wikipedian edo dena delakoan kontsulta egin ondoren, ordezkatuko duzu XXX hori dagokionarengatik. Ohitura hori dudalako edo, noizbait egin izan dut amesgaiztoren bat, XXX ordezkatzea ahaztu eta testua bidali eta argitaratu eta... sustoarekin esnarazi nauena. Nire testu batean « SigXXX Freudek 18XX urtean...» irakurtzen nuen ametsetan.

Ixa babes zeinu ere bada beste zenbaitentzat. Gehien-gehienok badakizkigu GAL abian jarri zuen X jaunaren izen-deiturak, baina epaitegietatik libratu du zeinuak eta askoren jakin nahi ezak.

Brexit-a dela eta ez dela, berriz agertu dira ditxosozko ixak. Erresuma Batuak agur esateko modu bitxia adostu du nonbait. Transizioaldia finkatzeko dokumentuan aipatzen da 2019ko martxoa; aipatzen 2020ko ekaina; baita 2020ko abendua ere. Gogoetaldi bat ere aipatzen da eta trantsizioaldia 20XXko abenduaren 31ra arte luza daitekeela ere bai. 20XX! Nik hori egitea normaltzat jotzen nuen. Baina hauei jende serioaren tankera hartzen nien. Ez dakite segur aski hori eginez gero amesgaiztoak izateko arriskua daukatenik...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna