andoni egana
HITZ ETZANAK

Noraino?

2018ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Marrazki, eskema grafiko eta infografiak idatzizko hedabideetan. Bat puntuan halako ordutan; halakotan bi puntuan; hiru puntutik jaso zen bere sakelakoaren azken seinalea; lau puntuan aurkitu zuten gorpua. Ipar-hego eta ekialde-mendebalde bereizten ez dakienari ere sudurraren aurrean jartzen diote gertakarien geografia xehe-xehe egina.

Ikus-entzunezkoetan, irudiak trumilka bateko eta bestekoak: etxearenak, karrikakoak, sastraka batzuenak, anbulantzia eta polizia autoenak... Kontzentrazio baten irudiak plaza batetik; oihu eta negarrak beste kontzentrazio batekoak; haur bat zotinka minaren minez komunikatu bat irakurri ezinean... Propio lekura bidalitako kazetariak, aukeran imintzio nabarmenegi eta espantu handiegiz zuzenean edonork jakin beharrik ez duen edozein zertzeladaren berri emanez; estudioetan, kolaboratzaile eta tertuliakideen iruzkinak...

Funtsezkoa erakutsi eta azaldu egin behar da, jakina, Laura Luelmorena bezalako krimenak egiten dituztenean. Gertatua, mina, haserrea, erantzuna. Baina tarte handia dago hortik egun hedabide askok egiten dutenera. Mugarik ez balitz bezala jokatzen dute, jakin-min naturalari morboaz erantzunez eta zinezko minari espektakulu kutsu gogaikarria erantsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.