andoni egana
HITZ ETZANAK

Iraupena

2019ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Tokia: Espainiako Auzitegi Gorena. Epaituak: hamabi lagun, Kataluniako erakundeetako eta gizarte zibileko ordezkariak. Akusazioak: matxinada, sedizioa, desobedientzia eta diru publikoaren erabilera bidegabea. Zigor eskaera: espetxealdia eta inhabilitazioa, zazpi eta hogeita bost urte bitartekoa, nork eskatzen duen eta nor den akusatua. Hasiera data: 2019ko otsailaren 12a. Bukaera data:...

Arrazoiaren jabe nor den zalantzarik ez dut. Badakit noren eskubideak urratu diren. Baina behin epaitegira sartuta, mila ertzetatik heltzeko moduko gaia da. Ezjakin hutsa naiz gehienetan. Herritar xehe askoren jakin-min bertsua dudalako, ia urte eta erdi kartzelan daramaten kataluniar hauen etorkizunak kezkatzen nauelako, epaiaren berri noiztsu izango dugun nahi nuke jakin.

Datu bila hasi naiz, konparaziorik egin nahi izan gabe, aztarnaren bat aurkitzeko. Burgosko prozesua 1970eko abenduaren hiruan hasi zen. Handik hogeita sei egunera heldu zen epaia eta hogeita zazpira heriotza zigorren indultua. Nurenbergeko epaiketa nagusia 1945eko azaroan hasi eta hurrengo urteko urriaren lehenean amaitu zen. Hamar-hamaika hilabete... Hiru hilabeteko iraupena izango omen du, gutxi-gehiago, atzo hasi zenak. Itxurazko zerbait gerta dadin aski denbora...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.