andoni egana
HITZ ETZANAK

Ordua

2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Zein ordu modutan komeni zaizue ni hiltzea?», galdetu zion egunkariko zuzendariari besaulkian eserita. Tarte bat hartu zuen zuzendariak ustekabeko galderari erantzun aurretik. «Badakizu hori nola izaten den... Gugatik, gaueko hamarretan baino goizeko hamarretan nahiago. Erredakzioa ixteko orduan harrapatzen bagaitu, ez dugu erreakzionatzeko denborarik ere izango eta beste gehienek aurrea hartuko digute». Irribarre egin zuen besaulkikoak. «Baina zerbait prestaturik edukiko duzue jada, ezta?». Zuzendariak gezurretan erantzun zion: «Ez horixe! Zu luzarorako zaude oraindik!».

Aste honetan ezagutu dut lagun bati gaztetan gertatua. Iritsi da bekadun lanak egitera hedabide batera. Aurkeztu diote bere arduradun izango dena eta eman dio honek lehen agindua. Honako, halako eta beste halakoren biografien prestaketa egiten hasteko, osasunez juxtu samar ote dabiltzan zabaldu dela eta. Ekin dio eta prestatu ditu biografiak, tartean Fidel Castrorena. Beste hamar urtetik gora pasatu omen ziren biografia prestatu eta kubatarra hil arte!

Literatur argudio polita iruditzen zait bekaduna zuzendari bihurturik ordurako, pertsonajeari elkarrizketa egiten dionekoa. «Ongi, bai, ongi ezagutzen zaitut. Izan ere, orain hamabost urte, bekadun nintzela, zure...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.