andoni egana
HITZ ETZANAK

Argazkia

2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Ez dut inoiz tirorik jo; ez dut inoiz arrainik uretatik atera, umetan arrantzara bidaltzen gintuzten arren, segituan ohartu bainintzen egonean zain egote hura ez zela nire gustukoa, nahiago nuela batetik bestera ibili; perretxikorik ez dut inoiz propio bildu, ez kamamilarik; akaso, mendian noala masustaren bat kendu diot sasiari eta ahora eraman... Harrapakari senik ez izatea ezaugarri bat da, ez kontrakoa baino hobea edo okerragoa. Argazki bat ikusi dut Miramar jauregiaren aurrean herenegun aterea. Gipuzkoako ehiztarien protestaldi batekoa da. Martxoa greban eman ondoren, bostehun basurde ehizatu gabe utzi dituztela eman dute aditzera, eta horrek kaltea eragin diela nekazaritzari eta bideetako ziurtasunari. Foru Aldundiaren ekimenik eza salatu dute. Ez dakit. Buruak ez dit ematen...

Begiek bai, ordea. «Euskadin ehiza bai» dioen pankarta baten atzean daude laurogei-ehunen bat lagun. Lehen lerroan, pankartari eusten, hamabi pertsona ageri dira. Eta hamabien artean bi emakumezko, aski gazteak. Ez dut beste emakumezkorik sumatu atzekoen artean. Irudikatzen dut argazkia atera aurreko sekuentzia: «Zuek etorri aurrera. Jarri hemen. Emakumezkoak behar ditugu». Ez zait arrotz suertatzen. Eta biak elkarren ondoan daude. Elkarren arrimuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.