andoni egana
HITZ ETZANAK

Argi

2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Ave Maria Purisima! Jaungoikoak gabon! Deklaratzera noa zer desio dugun, toberak jotzera gatoz bost edo sei lagun». Manuel Lekuonak jasotako hitz horiek datozkit gogora Espainiako Parlamentuko diputatuen diru sarrerak eta ondareak argitaratu dituzten honetan.

Ziur nago nik bezalaxe zuetariko askok arretaz irakurri dituzuela batzuen zein besteen zifra eta gainerakoak. «Deklaratu» egin behar izaten dituzte, argitan jarri, alegia. Barre murritxen batek ere egingo zizuen ihes, aurrezki eta ondasunen artean, halakok ukuilu bat daukala —«korta» idatzi behar nuen zehatzagoa izate aldera— edo beste halako hilobi baten erdiaren jabe dela jakitean —akaso horregatik egingo zuen Zubietako erraustegiaren alde—. Hondo-hondoan, ordea, diputatuetariko askok dena argitara ematen dute ezer argitu gabe. Nola iritsi ziren horra, han daudela zein erabaki eta noren aldekoak hartzen dituzten, eta kargua uztean lehen harturiko erabakien onuradunen babes goxoan bizi ahal izango diren da jakin nahi duguna.

Kontuak kontu, jabetu naiz euskaldunok eskura daukagula gazteleraz gizonezkoen zintzilikarioak zakar aipatuz baino erabiltzen ez den esamolde bat: «Ez niri toberak jotzera etorri!», esango dut aurrerantzean, arrautzak platererako utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.