andoni egana
HITZ ETZANAK

Gazte

2019ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Presaka bizi garela iruditzen zaigu. Harritu egiten gaitu bi urte bete gabeko haurrak duen trebeziak. Badaki hatzaz sakelakoaren pantailak pasatzen; badaki musika entzun nahi duenean aparailuaren zein botoiri kalka. Miretsi egiten dugu hamar-hamabi urterekin hiru-lau hizkuntza dakizkien gaztetxoa. Hemezortzi-hogeirako askok ezagutzen du munduko txoko urrun mordoa...

Lehen mundualdia mantsoago abiatzen ote zen irudipena sortzen zaigu. Baina, ez dakit ba hala den! Atzo jokatu zuten Bilboko Arriaga antzokian Usandizagaren Mendi mendiyan opera. Esamoldearen jatorrak merezi luke iruzkinen bat, baina arreta beste zerbaitek erakarri dit. Jose María Usandizaga donostiar musikari eta konpositoreak 23 urte zituela burutu zuen opera hura, eta 28rekin hil zen, gerora helduko ziren rock-izarren urte kopuru madarikatua bakarrean gaindituz. Are nabarmenagoa da antzokiari izena ematen dion Juan Crisostomo Arriaga bilbotar musikariaren kasua. Sona handia lortu zuen, nahiz ez zen hogei urte betetzera iritsi.

Bien bizialdiak batuz gero, berrogeita zazpi urte. Eta izan zuten denbora aski zerbait baino gehixeago egiteko! Sakelakoaren pantailen ordez, hatzaz partitura-orriak pasatzen ikasi zuten nonbait ume-umetatik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.