andoni egana
HITZ ETZANAK

Gida

2019ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Erreziklatzearena ez da nonbait berria. Sinboloena ere ez. Eta Artean arrakasta nondik-nola etor daitekeen azaltzeko zailtasunak ere oso aspaldikoak dira.

Edouard eta André Michelin anaiek pneumatiko lantegi bat sortu zuten Clermond Ferranden, Frantziaren bihotzean, 1889an. Ongi zihoakien negozioa, argiak ziren, eta lantegiarentzat ikur izango zen zerbait sortzea pentsatu zuten. Marius Rosillon ilustratzailearengana jo zuten. Honek, ideiak hartzeko, lantegian bueltatxo bat egin zuen eta pilatutako neumatiko mordo bat ikustean pertsona lodikote baten irudia etorri zitzaion burura. Eta akordatu zen bazuela egina marrazki bat Municheko garagardotegi batentzat, onartu ez ziotena. Baliatu egin zuen.Michelinen lehen irudia mahai baten atzean jarrita dagoen gizonezko lodikote batena da, botila bat aurrean, zigarro-purua esku batean, eta iltzez beteriko kopabestean. «Nunc est bibendum» dio leloak. «Orain, edan dezagun!», pneumatiko haiek iltzeak ere arazorik gabe irents zitzaketela iradokiz.

Bibendum izenarekin geratu zen guztiok ezagutzen dugun panpina. 1925 aldera irudia goxatu egin zuten eta eskuetatik kopa eta purua kendu zizkioten. Ezaguna egiten zaigu prozesua. Orain falta da Michelinen panpinari ere mitxelinak kentzea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.