andoni egana
HITZ ETZANAK

Datak

2020ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Atzera begiradak ez du kalterik egiten. Ikasi ere asko ikasten da. Bost mende Elkanok munduari bira eman zionetik; berrehun urte Joxe Mari Iparragirre jaio zela; ehun eta hogeita bost Cristobal Balentziaga jostuna jaio zela; ehun eta berrogeita hamar urte Donostiako Unión Artesana elkartea sortu zela; Beethoven sortu zela ehun gehiago hain juxtu...

Beti zerbaiti helduta sortzen da eta ez dira urteurrenak helduleku txarra izaten. Kazetarien erreportajeentzat ere aitzakia ezin hobea dira. Atzo bertan sumatu genuen duela 40 urte Martutenen egin zuten ihesaldiaren inguruko bat. Bere garaian kokatu nahi duenarentzat erantsi ditzadan datuak: berrogei urte dira John Lennon hil zutela; Ruper Ordorikak Hautsi da anphora eta Humberto Ecok El nombre de la rosa argitara eman zituztela; Lech Walesak sindikatua sortu zuela... 50ekoa zifra esanguratsuagoa iruditzen bazaizue, aurten da mende erdi Jimi Hendrix hil zela, Salvador Allendek Txileko Presidentetza lortu zuela, Burgosko prozesuarenak...

Urteurrenen sukarrak jota dagoenarentzat ezinbestekoa da Gabriel García Marquezen Cien años de soledad. Norbaitek esan dezake 1967an argitaratu zuela eta ez dela aurtengoa zifra borobila. Baina ez didazue esango ehun hori hor ez daukanik beti...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.