andoni egana
HITZ ETZANAK

Jakin

2020ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Zuetariko gehienen tokian egongo naiz Iruña-Veleiako aferari dagokionez. Zer den egia eta zer ez bereizteko dudan ezjakintasuna onartu beharra daukat batetik, eta, bestetik, nahi nuke norbaitek, behingoz, argitu dezan zer arraio gertatzen den ostraka horiekin.

Jolas literario modura, beti tentatu izan naute apokrifoek. Idatziko nuke pozik oraintxe ere bertso sorta bat Xenpelarren estiloan, eta ez dakit nongo zokotan aurkitu dudala esan. Ez nuke helburu entzuleek sinetsi eta bertso horiek Xenpelarrek egintzat hartzea. Eta hala gertatuko balitz, segituan aitortuko nuke nire tranpa-jolasa. Baina ariketa egite hutsak behartuko ninduke Xenpelarren estiloa neureganatzera, garai hartan zein esamolde erabiltzen ziren eta zein ez aztertzera... Apokrifoetan trebatzeak sortzailea aberastu egiten du; besterik da zientziaz ari bagara.

Iruña-Veleiakoaren inguruan, hedabide askok aldero nabarmena hartu ote duen nago. Eliseo Gil eta enparauak barregarri utzi nahia edo. Nik ez dakit jolasa zen, tranpa den edo egia borobila. Jakin egin nahi nuke. Eta horretarako, epaitegiak baino egokiagoak dira laborategiak. Hainbeste kostatzen al da ostraka horiek laborategi batean zehazki datatzea? Ezkutatzekorik zerbait bada? «Apokrifo» hitzak «ezkutatua» esan nahi du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.