andoni egana
HITZ ETZANAK

Armada

2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Hasieran harridura sortu dit. Badajozen maniobra saioak egin ostean Donostiako Loiolako kuarteleko 80 militar itxialdian daudela irakurriko zenuten. Horraino tira… Baina Badajoztik Donostiara itzuli eta handik etxera —Jaen, Toledo, Oviedo, Bilbo edo Iruñera— nola jo zuten irakurtzean —norbere autoan, garraio publikoan edo BlaBlaCar bidez—, aspaldian hain bikote bitxirik ez nuela sumatu jabetu naiz: militarrak eta BlaBlaCar. Harritu izanak harritu nau handik gutxira. BlaBlaCar ez da garai bateko auto-stoparen ondorengo sofistikatuagoa baino. Eta makina bat aldiz auto-stop egindakoak gara kuarteletik etxerakoan. Orduan konturatu naiz armada ez dela orain garai batean izan zena. Orain, armada edo militarrak entzutean, ez zaizu soldadu xumea burura etortzen. Buruak soilik dira orain armada. Soldadutza derrigorrezkoa ez denetik ez da etxepeko, auzoko edo herriko mutilik soldadu jantzita kalean ikusten. Eta eskerrak!

Ikusten ez dena nekez hartzen baita gogoan, atzendua neukan derrigortuta ez baina ia derrigorrez armadan sartu den gizarajo klase hori, gaixorik zegoela ere armadaren adimen distiratsu eta logika errukiorrari esker Badajoztik Toledora joateko Donostiatik igaro behar izan duena. BlaBlaCarrek ekarri dit gogora…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.