andoni egana
HITZ ETZANAK

Gaua

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Biharrik ez balitz bezala ibiltzea deitzen zaio unea erabat zukutu nahiari. Aukeran, nahiago dut kontrako esamoldea. Atzorik ez balitz bezala ibiltzea, alegia. Probatu duenak badaki. Gaupasa eginda etxerakoan, bezperan gertatutakoa orainaldian kontatzen da, eta ez lehenaldian. «Bapo afaldu dugu» esango du goizeko hamarretan gaupasa eginda dabilenak, ez «bapo afaldu genuen». Gauaren nolakoak aditz-denborari ere eragiten dio. Asko dezake gauak. Misteriotsua da berez…

Horregatik sortuko zen gure arbasoen baitan Gaueko pertsonaje mitologikoaren ustea. Gauez eta kanpoan zebilen izate arriskutsu hark supazterrean egotera behartzen zituen. Apustu bat eginda gauez iturrira ur bila abiatu zen neska gaztea bahitu eta hil egingo zuen; gauez ukuiluratu gabeko aziendaren bila joandako gizonezkoaren patua berbera izango zen. Haizearen hots artean ahots baten mehatxua beti: «Gaua Gaukorentzat eta eguna egunekoentzat».

Azken zazpi hilabeteotan zer galdu dugun galdera eginda, askatasuna galdu dugula esango du norbaitek. Poteoa, beste norbaitek. Besarkadak eta musuak, hirugarrenak. Nik gaua sumatzen dut faltan. COVID-19ak ongi bete du Gauekoren lekua. Gauekoren Paris bihurtu da Paris la nuit. Eta okerrena da bertan Paris! ez dugula urruti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.