Onintza Enbeita.
BIRA

Alarma

2020ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Alarmak pizten hasi dira. Gero eta puntu gorri gehiago dituzte gure mapek. Inork ez zuen berriro etxeratu gintzaten nahi, baina Nafarroan eman diren pausoek urduri jarri gaituzte.Sarrera-irteerarik ezin dugu egin Nafarroatik edo Nafarroara; ez, behintzat, derrigorra ez bada. Neurri gogorra da. Ezerk poztu bagaitzake, poztu gaitzala konfinamendu berriari esker Nafarroak gure telebista publikoan leku gehiago hartu izanak. Beste guztia kezkatzekoa da. Kontua da, esaten digutena esaten digutela ere, gu ez gaudela haiek baino askoz hobeto. Berdin dio gu horren lekuan EAE ipini baduzue, Gipuzkoa bakarrik utzi baduzue, Bizkaia izan den zuen aukera edo Arabaz gogoratu bazarete. Gure datuak, orokorrean, ez dira Nafarroakoak baino askoz hobeak.

Eta ez gaude askoz hobeto, ez jendeak arauak bete ez dituelako. Osasun sistema publikoan zerbait aurreratu balitz, lasaiago egongo ginatekeen, baina ez gaude martxoan edo apirilean baino prestatuago gaixo kopuru handiak artatzeko. Eta hemen, arazo printzipala hori dela iruditzen zait: guztion artean ordaintzen dugun sistema, ustez guztiona eta guztiontzat dena, ez dagoela prest gure beharrei erantzuteko. Bitartean segi dezagun egunean minutu batez maskara kendu duen jendea seinalatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.