Onintza Enbeita.
BIRA

Etxeko lanak

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
«Ez dakit zer egin dudan gaizki». Hala entzun nion lehengoan COVID-19an positiboa eman zuen emakume bati. Instituzioek ardurarik hartzen ez dutenean, herritarrek beren buruari botatzen diote errua. Maskara ez dugula ondo erabiltzen, distantzia soziala ez dugula gordetzen, familiak elkartu egiten direla… Arduragabekeria latzak egin ditugu antza. Hori bai, inork ez du bere gain hartuko osasun sistema publikoa prestatu ez izana. Martxotik hona egon gara bigarren olatuaren zain, eta iritsi denean konturatu gara gure osasun sistemak orduan bezain hutsune handiak dituela. Etxeratze agindua berandu datorrela diote adituek. Ez dut nik dakienaren hitza zalantzan jarriko, baina gaixoak artatzeko hartu beharreko neurriek hartu gabe jarraitzen dute.

Angela Merkelek esan zuenez, Europako biztanleen %65 kutsatuko ditu birusak, baina nik ez dut horren araberako despliegerik ikusi: zenbat baheketa egin dira? Zenbat mediku kontratatu dira? Zenbat aztarnari berri daude? Zenbat erizain hartu dira? Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan zuen ezingo dugula etxean sartu olatu bat datorren bakoitzean. Badu arrazoiaren zati bat, baina, olatu batetik besterako ustezko barealdian etxeko lanak egingo balituzte, hobeto erantzungo genioke egoerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.