Onintza Enbeita.
BIRA

Zuloak

2020ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Atxelitik behera gentozela Autzaganeko tunelen ahoak ikusi nituen igandean. Ikusi askotan egiten ditut, baina igandean bereziki eman zidaten atentzioa zulotzarrek. Eta orduan pentsatzen hasi nintzen nola zabaltzen den Malmasingo tunela izen bereko mendiaren azpian, eta nola ikusten den Zaldibarko tunela AP-8an Donostiarantz goazela, eta nola estutzen duten urdaila Abiadura Handiko Trenari egiten zaizkion mendi barruko bideek. Leku menditsua da Euskal Herria, baina honezkero ez zaizkio asko geldituko tripetan zulorik egin gabe. Errepideak direla edo trenbidea dela, tunelak egiteari emanda daude gure agintariak azken hamarkadetan.

Eta, Bilbo aspaldi zulatu zutenez, Donostian ere metroa eraikitzeari ekin diote. Agintarien arabera, betikoak dira haren kontrako manifestazioetara joaten direnak: edozein azpiegitura proposatzen dela ere, kontra ateratzen diren horiek. Bada, orain, azaldu diezaiotela hori Zubieta kalean bizi diren donostiarrei: lanen ondorio den edo ez argitze bidean,baina bigarren zuloa agertu zaie dagoeneko. Agian, Donostiarako garraiobiderik egokiena metroa ez dela diotenek arrazoia ere izango dute. Izan ere, zuloari zulo asko ari zaizkio gehitzen baten batzuen kapritxo soila izan ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.