andoni egana
HITZ ETZANAK

Itsu-itsuan

2020ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Aita ez zuen edonor. Gerra aurreko hiru soinujole txapelketa irabazitakoa zen Kandido Beristain azkoitiarra. Eta irakasteko prest zegoena eta irakasten zekiena zen gainera,Elgetarekin batera, garai hartako trikitiaren transmisioan gako. Martzelino Larrinagaren laguna omen zen, eta horrek Urola bailaran soinu txikiak izan zuen hedapenarekin izango zuen zerikusirik.

1950 aldera, Azkoitiko Urrategiko erromerian jotzekoa zen Kandido. Alaba eta lagunak goizetik zihoazela-eta, soinua eraman zezatela agindu zien aitak, arratsaldez igoko zela bera. Alaba lagunek tentatu omen zuten bideko geldialdi batean. Soinujotzen aritu omen zen atseden aitzakian. Gero, bidean jotzen sumatu zutenek eskatuta, Urrategin bertan aritu zen piezaren batzuk joz. Aitak ez zuen ongi hartu berria. Ernegatu egin zen eta erabaki zuen alabari ez gehiago irakastea. Kanpoko gizonezkoekin hain eskuzabal jokatu zuenak, orduko gizartearen presioari men egin, eta etxeko emakumearentzat eskua itxi zuen.

Antonita Beristain joan zen astean zendu zen. Duela gutxi egindako elkarrizketa batean, orain berriz jaioko balitz zer izango litzatekeen galdetu zioten. «Ni? Trikitilari. Itsu-itsuan» erantzun zuen. Goian bego-ren ordez,Jardun beza goian dagokio gutxienez…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.