andoni egana
HITZ ETZANAK

Aterpe

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Euskaraldiak, jardunerako ez ezik, ematen du aukera gogoetarako ere. Paparreko txapatik abiatutako hizketaldi asko sortzen da. Eta amorrazioa eragiten dit nire adin-jirakoren batek, bere inertziak zuritzeko, esaldi magikoa botatzeak: «Izan ere, Francoren garaian euskara galarazia zegoen». Hirurogei urte ditu eta etxekoekin gehienetan gazteleraz egiten du nahiz euskaraz jakin; euskaraz irakurtzea nekosoa iruditzen zaio eta erdaraz irakurtzen du irakurtzen duena; umetatik lagun direnekin gazteleraz egiten du, betidanik hala egin izan duelako; ETB2 maizago jartzen du ETB1 baino… Francoren garaian euskara galarazia zegoelako.

Horrelakoetan deskubritzen duzu zeure burua esaldi borobilari ertzak topatuz. Zapaldua, bai. Gutxitua, bai. Prestigiogabetua, oso. Baina galarazia? «Zuek zortea izan zenuten ikastolan hasi izana…», botako dizu bere esaldia guztiz onartzeko prest ez zaudela konturatzean. Guk bai, ume ginen eta. Baina gure guraso, irakasle eta herritar batzuena hautua izan zen, ez zoria. Zapalkuntza aktiboki bizi izan duena gai da zapalkuntza hori erlatibizatzeko, pasiboki baino bizi izan ez duena zapalkuntza absolutizatzen sumatzen duenean.

Aldatu zuten Francoren hobia. Francoren aterpea ez dadila betikotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.