Onintza Enbeita.
BIRA

Kolpea

2021eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Ezingo nuke, nahita ere, estatu kolpe baten irudiei begira barrerik egin. Badakigu halakoek zein ondorio izaten dituzten, eta inoiz ez dira onak. Espainiar estatuan izan zen halako bat 1936an, eta Euskal Herriak larrutik ordaindu zituen haren ondorioak. Kontua da Ameriketako Estatu Batuetan denak dirudiela film batetik ateratakoa. Trumpen aldekoek Kapitolioa hartu nahi izan dutela entzun nuenean gorputza gogortu egin zitzaidan une batez. Gero,irudien bila hasi nintzen sare sozialetan, eta zer nahi duzue esatea? Altsasuko Momotxorroen itxurako gizon zuri tatuajez betea ikusi nuenean ez nuen jakin zer egin behar nuen: barre edo negar. Gero ikusi nuen nola sartu ziren aldran polizia bakarrari oihuka, eta pentsatu nuen Kapitoliora sartzea baino zailagoa izaten zitzaigula Gernikako institututik ihes egitea klase orduetan.

Egoerak asko dauka larritik. Batez ere, ultraeskuina deitzen dioten eta faxismo supremazista baino ez den mugimendua bizirik dagoelako. Ez AEBetan bakarrik; hemen ere bai. Eta haiek nahi dutena ematen ez zaienean, erraz altxatzen dira, eta poliziak, itsasoaren alde batean zein bestean, pazientzia handiegia izaten du haiei hankak gelditzeko. Eta momentu bat iristen da, beranduegi izaten dena haien intentzioetan amore eman dezaten lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.