andoni egana
HITZ ETZANAK

Denetik

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Hirurogei urteko gizonezkoa. Herrena. Dendako erakusleihoa garbitu du lehenik. Gero, barrura sartu eta nagusiarengatik galdetu du. Ez dagoela erantzun diote. Etsipen keinu bat egin du gizonezko herrenak. Madarikazio bat botako zukeen gustura. Hilabeteko lanaren ordaina zor diote eta mareatu egin dute. «Esan etorri naizela» bota eta alde egin du garbitzaile-trepetak hartuta. Kuboko ura palastaka darama pausaje herrenaren ondorioz eta espaloia bustitzen du han-hemenka. Horregatik, zehar-begiratu piperra luzatzen dio hainbat herritarrek parean pasatzean.

Denda barruko enplegatuari—50 urte, emakumezkoa— pena eman dio garbitzaileak. Eta pena ematen dio bere buruak ere. Bi hilabete zor dizkiote berari eta ez da ausartzen deus esatera. Lankide izan zuen batek epaitegira eraman zuen nagusia. Irabazi egin zuen demanda. Baina ez zion nagusiak ordaindu, Fogasak baizik. Eta kobratu zuen miseriaren zati bat kendu zioten hurrengo urteko errenta aitorpenean…

Pandemia baino lehenagoko kontuak dira. Nagusia lasaiago dabil orain, askoren gaitza ukendu. Gainera, badu itxaropenik. Udalak bertako komertzioaren aldeko kanpaina bat jarri du abian. Sektoreak ez genituzke ez kriminalizatu, ez jainkotu behar. Denetik dago denean…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.