andoni egana
HITZ ETZANAK

Zaplaztekoa

2021eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Gazteek «zasca bat eman» darabilte hitzetik hortzera, eta ez hain gazteek, euskaraz ari direla ere. Duela pare bat urte onartu zuen bere hitz zerrendan Real Academia de la Lengua Españolak. Esaldi bat izaten da, laburra gehienetan, erantzun gisara emana maiz, injenioz betea beti. Zasca bat ematen duena garaile suertatzen da eztabaidan, eta jasaten duena, garaitua nabarmen. Belarrondoko erabili izan dugu guk zasca-ren lekuan; zaplazteko izan daiteke beste ordain bat; kokoteko ere izan daiteke;noquieroko ere entzun izan dugu…

Gure zasca mitiko horietako bat Artxanberri bertsolari zaldibiarrak erantsi zion Lazkao Txikiri. Artxanberriren ehizarako zaletasuna kritikatuz ari zen Lazkao Txiki: «…zu beti izan zara gizon kriminala, animaliak hiltzen Jaunak egin ahala». Jaunaren aipamenak ireki zion atea Artxanberriri: «… Jainkoak ere badu nik haina delitu, nik bizirik utziak berak hiltzen ditu» erantzun zion borobil. Galanta kokotekoa!

Umore beltzaren zale, gure usadiotik tiraka sortzea ez genukeela ahaztu behar sinetsita eta Aste Santua badatorren aitzakiarekin, biñeta bat irudikatzen dut. Birusa, sorbaldak harrotuz, bere burua zuritu nahian ari da: «Jainkoak erebadu nik aina delitu, nik bizirik utziak berak hiltzen ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.