andoni egana
HITZ ETZANAK

Hondalea

2021eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Eta ona ez bada? Eta inori interesatzen ez bazaio kontatzen ari naizen hau? Eta sartutako orduak alferrik badira? Eta inork ulertzen ez badu nire sakoneko asmoa? Eta txarra bada?

Arnasa luzeko edozein idazlan burutzen ari denari sortzen zaizkion zalantzak direla esango nuke. Idazleak badu, ordea, babesleku bat. Jarduera merkea da berea. Pantaila aurreko orduak, liburutegiren batean dokumentatzen pasatutakoak, inpresora, lau orri, eta editoreari emandako tabarra. Dena gaizki joanda ere, hori baino zama handiagorik ez darama bizkar-zorroan.

Proiektu handietan murgiltzen diren artista plastikoei ausardia aitortzen diet batik bat. Ideia izatetik burutzerainoko tartean, materiala, tailerretako langileak, garraiolariak, artelana kokatu behar duten beharginak... mila kontu garesti sartzen dira. «Eta ona ez bada?» bakar bat gurutzatzen bazaie buruan, itolarri handia sentitu beharra daukate derrigor.

Ipini dute Cristina IglesiasenHondalea Donostiako Santa Klara uhartean. Batzuek esango dute garestia dela oso; turistentzat amu bat gehiago dela besteren batek; natura imitatzeko hainbeste zeremonia ez zela behar esango duenik izango da. Nik... ur handi horietan sartzeko behar den ziurtasuna hartuko nuke niretzat. Tarteka. Ez beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.