Onintza Enbeita.
BIRA

Zarata

2021eko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Oporretako lehen eguna izan zuten atzo umeek. Ostiraletik gehiago ez dira eskolara joan, baina asteburua jai izango zuketen eskola garaian baleude ere. Gernikako astelehenetako azokan nabarmena izaten da umeek noiz dituzten oporrak: gurasoekin edo aitona-amonekin ibiltzen dira mahaietara begira txikienak, eta erosketa zerrendarekin etortzen dira zaharragoak. Niri gustatu egiten zait umeen joan-etorria; baita eskolatik txangoan datozenean ere. Ordea, ez da heldu gehienen gustuko zera. Atzo ere entzun nuen neska-mutilak ondoen eskolan daudela. Ez dut nik eskolaren garrantzia ukatuko, baina oporrak hasi orduko nola nekatu daiteke bat inguruan umeak izateaz? Ulertzen dut etxe askotan puzzle inposiblea dela umeak izan eta lanera joatea. Sistema kapitalista meritokratiko honek ez du laguntzen.

Edozelan ere, gure postuaren inguruan ume asko batzen dira astelehenetan, eta «nahikoa daukazu hauekin!», esan zidan atzo bezero batek. «Ni oso pozik nago», erantzun nion. «Hauek ateratzen duten astrapalarekin!». Bezeroekiko kortesiak isildu ninduen. Izan ere, eskerrak umeek astrapala sortzen duten, helduak mutu baitaude: umeen zarataz kexu eta errepide sare printzipalaren kontra etxebizitza berriak eraikitzen edo beste edozein proiektu zaratatsuri etorkizuna deitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.