andoni egana
HITZ ETZANAK

Topaleku

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako AuzitegiGorenak eman du pausoa. Ondare historiko-artistikotzat jotzen diren eraikin eta artelanetan egindako grafitien egileek, isunaz gain, kartzelaldia jasan beharko dute ondareari kalte nabarmena eragin bazaio. 1.376 euroko isuna eta bost hilabeteko kartzelaldia ezarri diote Madrilgo Erregearen plazan jarria dagoen Eduardo Txillidaren artelan batean pintadak egin zituenari.

Grafitien mundua zabala da. Badira ederrak, badira aldarrikatzaileak eta badira aldarrikatzaile ederrak ere. Banksyak, antsiak, ahantziak... denak kabitzen dira. Baita inoren etxe-fatxadatan edo tabernako komuneko atean sinadura soila egin eta asebeterik geratzen den hura ere. Azken honi,etorkizunean nabarmendu dadin aukera handiak sumatzen dizkiot. Ez onera, derrigor.

Eta artelanen mundua ere zabala da oso, gehienetan interpretaziorako tarte handia uzten duena. Irudikatzen dut Txillidaren artelanaren gainean margotu zuena epailearen aurrean bere burua defendatzen: «Jauna, Txillidaren nahia nik egin dudana ez zela ziur al dago berori? Lugar de encuentros II jarri zion izenburu piezari. Topaleku bat nahi zuen. Birena. Bera eta... zergatik ez ni? Txarrera joan izan banintz, plaza hau Erregearena dela dioen txartela pintatuko nuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.