Onintza Enbeita.
BIRA

Itxiera

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Hiltzeko era ugari dago, eta ixteko ere bai. Itxi dezakezu egunkari bat gauez polizia bidalita, edo itxiarazi dezakezu egunkari bat ekonomikoki itota. Lehenengoa hainbat aldiz probatu dugu, bigarrena probatzeko arriskuan gaudela jakin berri dugu. Sei hilabetean behin milioi erdi euro ordaindu beharko dizkio Gara egunkariak Gizarte Segurantzari. Urtean milioi bat. Milioi bat euro sortu ez duten zor bat ordaintzeko. Milioi bat euro. Epailearen aginduz itxi zuten Egin, eta orain hura itxi izanak eragindako kalteak ordaindu behar ditu Gara-k. Eskubiderik ez dagoela esango nuke, baina badirudi batzuek ez dugula eskubideak izateko eskubiderik ere merezi.

Eta izan ziren Egin-en itxierarekin poztu zirenak. Izan dira bestearen minak norberea arinduko duela sinistu dutenak. Izan dira albokoari begiratu gabe aurrera egin dugun urteak. Pentsatu nahi dut, ordea, hori amaitu egin dela. Honezkero gehienok ulertuko dugu Egin-en itxiera injustua izan zela, eta orain Gara ekonomikoki itotzen saiatzea injustizia horren bigarren ofensiba dela. Sobera daude Venezuelako adibideak, eta hari buruz zerbait esateko eskaerak: gaur eta hemen, Euskal Herrian eta 2019an, egunkari bat itotzeko saiakera argiaren aurrean gaude. Prest gaude hori eragozteko? Bai edo ez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.