Onintza Enbeita.
BIRA

Hasi da

2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Boligrafoak, puxikak, goxokiak eta boto paperak. Kalean goazela denetarik batzeko aukera izango dugu maiatzaren 24a bitartean. Presa gabe goazela sumatzen badigute, gure bizitzarekiko interesa erakutsiko dute: zer moduz bizi zara? Lanean al zaude? Zer iruditzen zaizu museo berria edo errepide zaharra? Presak ez du beti hiltzen: honetatik salbatu egingo gaitu. Guk esaten duguna esaten dugula ere, eskatzen duguna eskatzen dugula ere, baietz esango digute. Orain arte egon direnek ez dutela egin guk diogun hori, baina eurek prest daudela. Edo bestela azaldu egingo digute zer dela-eta egin behar izan duten guri gustatzen ez zaigun zera hori. Hamabost egun hauetan ez digute erantzun txarrik emango: kanpaina hasi da. Litekeena da, azkarrenek, erantzun onik ere ez ematea: badaezpada. Badira lau urtean ukitu ere egin ez dituzten sektoreak, eta irakurri dudanaren arabera, orain lau urteko gauza bera egingo dute orain ere: ezer ez. Baina polita da esatea nekazarien alde gaudela, arrantzaren alde gaudela.

Kalean gora, kalean behera, herrian gora, herrian behera, promesaz beteko gaituzte maiatzaren 24a bitarte. Baina kontuz, badira esaten dutena betetzeko prest daudenak ere. Horiek dira onak. Eta ez, politikari guztiak ez dira berdinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.