Onintza Enbeita.
BIRA

Baietza

2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Lanean zaildua da. Bere ogibideak gizonen artean manejatzen irakatsi dio, eta energia baikorra transmititzen duen emakumea da. «Aizu, Onin», esan zidan, «ni ados nago ezetza ezetza dela, baina ez zait gustatzen baietzaren erabilera».Ez nion oso ondo ulertu nora iritsi nahi zuen: «Bakarrik bai dela baietz esaten dugu, eta nik hor zalantzak dauzkat». Eta orduan hizketan hasi ginen esaldi horren ñabardurei buruz. Zer pentsatua eman zidan. Izan ere, alde batetik egia da baiezkoak bakarrik esan nahi duela baietz; baina argi dago belaunaldi luzeetan esan dutela emakumeek baietz senarrak edo bikotekideak edo lagunak edo lankideak edo dena delakoak bakean uztearren bakarrik. Badakigu, gainera, kontatu izan digutelako edo geuk hala bizi izan dugulako, baietz esateak ezetz esateak ekarriko ligukeenetik salbatu gaituela askotan. Eta gaituela esaten dut, ze nik ere inertzia mingarriak eraiki ditut, nire inguruko emakume heterosexual askoren moduan.

Gutxi hitz egiten dugu horretaz gure artean, baina orri zuri asko betetzeko bidea emango luke baietz esan dugunean benetan esan nahi genuena deskodetzeak. Eta hala ere, badakit, baietz esaten dudanean b akarrik esaten dudala baietz, eta orain badakit zerbait nahi ez dudanean ezetz esango dudala, baina ez dakit beti hala esan dudan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.