Onintza Enbeita.
BIRA

Tabernak

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Etxetik atera baino lehen ondo hausnartu behar da zer den albistegietan diotenaz pentsatzen duzuna. Izan ere, garaiotako eztabaidetan posizionatu beharra daukazu: maskara bai edo ez, txertoa bai edo ez, COVID-19a bai edo ez. Zaila da erdibidean kokatzea, eta zeure burua ondo defendatu behar duzu ez zaren zerbait zarela esan ez diezazuten. Ia ezinezkoa da esplikatzea eztabaida beste leku batera eraman nahi duzula.

Sare sozialak sutan jarri ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak: tabernak ireki egingo dituzte alarma gorria piztuta dagoen herrietan ere. Laster hasi da jendea larritzen: kutsatuek gora egingo dutela herri guztietan. Gure izebak ostera, arnasa hartu du: aldi baterako lan erregulazioan miseria bat kobratzen izan du.

Errua norena izan den eta norena izango den argitzen ibiltzeak ez digu ezer konponduko. Eusko Jaurlaritzak tabernak itxita mantendu nahi baditu, haiekin eseri eta hitz egitea baino ez dauka: haiek azalduko diote zer behar duten itxita bizirik irauteko. Eta bide batez, eseri eta hitz egiteaz ari naizela, Labi, Eusko Jaurlaritza, epidemiologoak edo dena delakoek, COVIDaren hedapenari erantzuteko plan osoa eta koherentea egin behar lukete. Ezin dena da olatu bakoitzean errudun bat bilatu eta erabakiak hartu dituenak eskuak garbitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.