andoni egana
HITZ ETZANAK

Begira

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Adin jakin batean, nerabezaroa deitzen dioten horretan, munduko gurasorik onenak baino hobeak izaten dituk diren lagunik txarrenak ere» eman zuen epaia Fernando adiskideak. Ez da pedagogoa, hurrik ere, baina badaki zerbait bizitzaz. «Nik neuk bizi izan nian hori eta hi ere ez hintzen urruti ibiliko».

Adinean aurrera doan bat baino gehiago sumatu dut azken boladan, nerabe eta gazteek sakelakoaren pantailari begira kalean zehar ibiltzeko duten joeraren aurrean ozpin. Trafikoarentzat arazo direla, edozeinekin egin dezaketela tupust, adiago ibili behar dela jendartean... botako dizute arrazoitzat. Nik ez dut bizikidetza koartadatzat hartzen. Baina kalean natural noala, inork ezer antzemango ez didala buruan hurrengo bileraren kezka, biharko artikuluarena, etziko bertso saiorako hitzorduarena daramatzadala... sarritan egin izan diot galdera neure buruari: «Zer ote du gizarajo/gajo horrek oraintxe bertan jakin beharrekoa izateko adinako garrantzia duena?».

Ez dakit Fernandorena Pernandoren egia zen ala ez. On eta txar ere bakoitzak bere talaiatik epaitzen ditu. Eta gaztetxo batentzat pantailako OK soil bat edo hunkiki parregarriki errepikatua izan daitezke norberarentzat hitz parrastada bat bezain garrantzitsu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.