andoni egana
HITZ ETZANAK

Boteak

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Erre, erretzen dut; edan, edaten dut. Eta, halere, ez dut lortzen hiltzerik!» entzun izan nion Jorge Oteitzari urte batzuk bazituela. Aste honetan PPko buruzagiek bota dituztenak entzunda, filosofia osasungarria ez ezik, sakona ere iruditzen zait.

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Komunitateko Presidentetzarako hautagaiak haur jaio gabea ere familiako partaidetzat hartzea proposatu berri du. Haurdunaldia hasten den unetik beretik da harentzat umea ume, eta familiakoek laguntza eta abantailak baliatu ahal izango dituzte ernaltze momentutik. Emakumeen borrokaren ondorioz lorturiko eskubideak diru-pizar batekin berdintzerik balego bezala mintzatu da. Eta ideia hori zer-nola zertzen den galdetu diotenean, ez dakiela, oraindik ez dutela ezer zehaztu baina pentsatuko dutela zerbait, erantzun du. Hare nagusi gorenak, Pablo Casadok, gutxieneko soldataren kopurua jaisteko asmoa azaldu du aldi berean. Esan zuenik ez zuela esan, esan du gero. Baina ekuazioa perfektua da: jaiogabe batzuei eman—bertakoei, paperak dituztenei, familia bat osatzen dutenei...— langile askori kentzen zaiena. Horrelakoa da eraiki nahi duten mundua.

Erretzen eta edaten segitzearena ez da hain burutazio aldrebesa. Badaezpada. Aldi berean gehiegi eta gutxiegi izan ez gaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.