andoni egana
HITZ ETZANAK

Letra

2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Bikotekidea edo senitarteko hurbilen bat haurdun dagoen garaian konturatzen zara kalean zenbat haurdun dabilen. Ordura arte, inor haurdun zegoenik ez zinen jabetzen, eta, une horretatik aurrera, mordoa ikusten dituzu. Gauza bera gertatzen da gorputz atalen bat igeltsatzen dizutenean. Edonon igeltsatuak ikusiko dituzu. Geuretik begiratzen diogu munduari. Zuetariko gehienentzat ñ hizkia ez da n bekaindun bat baino izango. Nik lehen deituran daramat, baina. Eta une amorragarriren batzuk pasarazi izan dizkit, hemendik urrun paperak bete edo erakutsi behar izan ditudanetan.

Laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran, ordenagailuak etxerik gehienetara iristen hasi ziren garaian, Europar Batasunak ñ teklatuetatik kentzeko asmoa azaldu zuen. España orduan ere España zen, ordea, ez Espagne, ez Hispanya eta ez Espanha. Eta ñ hori defendatu zuen lurraldetasuna bera jokoan izan balu bezain sutsu.

Orain, Frantziak kontrakoa egin du gobernuaren dekretu baten bidez: izenetan ñ letra erabiltzea onartu. Orain arteko ezezkoaren arrazoia ere potoloa da: «Herritarren batasuna, eta haien jatorria kontuan hartu gabe herritarren arteko berdintasuna bermatzea» kolokan jartzen omen zuen ñ-k. Letra batek hainbesteko indarra izan zezakeenik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.