andoni egana
HITZ ETZANAK

Luxua

2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun

Alargundu berri batek kontatu zidan etxea ausentziaz bete zitzaionean. Trenbidetik hurbil bizi zen, eta goizaldean tren bat pasatzen zen beti ordu beretsuan. Bikotekidea bizi zela molestagarri egiten omen zitzaion trenaren hotsa. Hura falta zuenetik, begirik bildu ezinda zetzan gauetan, lagungarri. Hots bat familiarra, betikoa, nolabaiteko konpainia eskaintzen ziona, non-noiz kokatzen zuena.

Gehienean ez da horrelakorik gertatzen. Isiltasunik ezak —are gehiago zarata delarik— ernegarazi egiten gaitu goxatu baino gehiago. Isiltasunak ongi merezitako ospe ona du. Musikaz dakitenek, esaterako, diote isilaldia dela edozein pentagramatako zatirik ederrena. Hitzari buruzko adituek, berriz, ehunka aholku eman izan dizkigute: gure isiltasunaren jabe garela eta gure hitzen esklabo, ez eteteko isiltasunik edertzeko ez bada, isiltasuna dela sarri erantzunik zorrotzena...

Abraham de Amezagari, kalitatean espezializatutako kazetariari egindako elkarrizketa bat zetorren atzo berripaper honetan. Haren ahotik jakin genuen Tom Ford diseinatzailearentzat zein diren egiazko bi luxuak. Denbora eta isiltasuna. Hitzok irakurtzean ulertu nuen gutariko asko zergatik sentitu ginen hobeto itxialdian oraingo erdipurdiko zera honetan baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.