andoni egana
HITZ ETZANAK

Bigarrena

2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Bigarrenak badu zerbait. Seme-alaben artean bigarrenak bereziak izaten direla dio zenbaitek; lehian, lasterketetan batik bat, bigarrenak izaten du xarma bat garaileak izaten ez duena, etabigarren hori beti-bigarrena bada, zer esanik ez. Poulidortasunak ertz etiko, epiko eta estetiko asko du…

Historiari lotua hartzen du, ordea, bigarren hitzak zamarik handiena. Bigarren itsasten zaio gertakizun —gertalizun idaztera eraman naute hatzek, askotan legez akatsetik artea sortuz—handiren bati, eta han geratzen da betirako fosilizatua. Kolonenbigarren bidaia, Bigarren Karlistaldia, Bigarren Internazionala, Bigarren Errepublika, Bigarren Mundu Gerra, Vatikano Bigarrena…

Atzo arte ez zen aspaldian bigarren hain indartsu azaldu gure bizitzetan. Orain badakigu bigarren hori ezinbesteko erreferentzia bihurtuko zaigula gertatzen ari zaiguna kontatzerakoan, eta etorkizunean bigarren olatuaz, birusaren bigarren oldarraldiaz edo bigarren itxialdiaz hitz egingo dutela. Oraindik ez gara guztiz horra iritsi. Egoera xelebrean gaude. Oximoron bete-betean. Itxialdi ez den itxialdi batean. Santa Teresak, Luix Baraizarraren sehaskan sortu izan balitz, «neuan bizi gabe, biziz» esango zukeen, gure egungo egoera ezin hobeto islatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.