andoni egana
HITZ ETZANAK

Txokoan

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Robinson Crusoe da akaso adibiderik ezagunena. Gertaerek —itsas-denborale baten ondorioz kide guztiak hilko dira eta Orinoko ibaia itsasoratzen den lekutik hurbil dagoen irla batean emango ditu hogeita zortzi urte— egoera guztiz berriaren aurrean ipiniko dute, eta bere egokitze gaitasuna zorroztu beharko du onik atera ahal izateko.

Daniel Defoek berea idatzi eta hirurehun urtera idatzi zuen Santiago Lorenzo portugaletetarrak Los asquerosos eleberria. Protagonistak, Poliziarekin izandako tupustaldi batean gertaturikoaren ondorioen beldur, iheslari hasieran, Gaztelako herri txiki eta hustu batean hartuko du babes. Bakarrik eta mundutik isolatua bizi da han. Eta gustua hartuko dio bakardadeari, isolamenduari, bizimodu hari…

Derrigorrak bakartu eta gero egoerari gustua hartu diotenen istorioak ez dira gutxi. Ez dut ukatuko hertsiduraren baitan ere askatasuna behar dela beti, ez baitut presorik ezagutzen derrigortuta eraman eta barruan egoteari atseginik topatu dionik. Halere, izan daiteke datozen hilabeteetarako ikasgai polita. Bizialdia ematen dugu munduan txoko bat aurkitu nahirik. Orain, hori ezinezkoa denean, juxtu kontrakoa egiten ahalegintzeko sasoian gaude: txokoan mundu bat aurkitu, bakoitzak bere neurrikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.