andoni egana
HITZ ETZANAK

Hogeita lau

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Hala idatzi zion kartzelatik Juan Ignazio Iztueta zaldibiarrak bere maite Kontxesiri duela berrehun urte pasatxo: «Hogeitalau legoaz nago aparte, bitartean badauzkat miloi bat ate, guztiak itxirik…».

Legoarena da distantzia bat lagunarteko txolarteetan argitzen ez dena. Wikipedia hor dugu, ordea. Legoa erromatarren garaiko neurria da. Pertsonak oinez edo zaldiz ordubetean egin zezakeen distantzia adierazten du. Aldea dago, baina, pertsonatik pertsonara, zalditik zaldira, zamaturik edo zamarik gabe eta lurralde lau edo malkartsu. Horregatik, legoa ez da distantzia zehatza. Lau kilometro pasatxotik sei kilometro eskaserako tartea adierazi izan du, noiz-non.

Azken urte beteko nire ibiliari errepasoa egiten ari nintzela jabetu nintzen. Hogeita lau legoaz mugitu izan naiz, gehienera, azken hamabi hilabeteotan. Heldu naiz Portugaletera mendebalderantz. Hegoalderantz, Gasteizen izan naiz. Baita Iruñean ere. Eta ekialderantz, jo dut Baztan. Hogeita lau legoa lau lekuetara gutxi-gehiago.

Ez daukat kexatzeko arrazoirik, Iztuetarentzat hogeita lau legoa asko bazen, niretzat ez baitu zertan gutxi izanik. Eta gainera, Iztueta kartzelan zegoen. Eta ez naiz hasiko ni ere kartzelatua sentitzen naizela eta horrelako ñañokeriak idazten…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.