andoni egana
HITZ ETZANAK

Soslaiak

2022ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Emakume atsegin eta lagunartekoa. Berrogei urterekin ezkondu zen arte bere herrian bizi izan zena. Jostun ona. Herriko neska gazteei josten irakasten aritzen zena. Egiten zituen jostun lanetatik abiatuta bere marka propioa ere sortutakoa. Pianoa jotzen zekien. Agentzia baten bidez ezagutu zuen senar izango zuena. Honek Zaragozako amerikarren base militarrean egiten zuen lan. Zaragozan jarri ziren bizitzen, eta orduz geroztik gutxitan itzuli zen emakumea bere herrira.

Cortesko 80 urteko emakume bat hil du senarrak Zaragozan. Hedatu diren datuak arestian aipaturikoak dira. Horien berri izatean, lasaitua hartu duzu. Ezerk ez du krakatekorik eragin zure buru eskematan. Bataren eta bestearen soslaiak zirenak izaki, espero izatekoa ez, baina harrigarri-harrigarria ere ez zaizu iruditu gertatu dena. Ez zara gehiegi estutu. Ni soslai hori izatetik urruti nabil...

Konturatzen zaren arte, gizonezkoa izan balitz herri txiki bateko jostuna, atsegin eta lagunartekoa, josten irakasten zuena eta piano jolea, eta emakumea izan balitz amerikarren base militar bateko langilea, kasu horretan ere gizonezkoak hilko zuela emakumezkoa segur aski. Eta ez zabiltza soslai horretatik hain urruti. Eta hasieran sumatu duzun lasaitua ezinegon bihurtzen hasi zaizu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.