Onintza Enbeita.
BIRA

Plastikoa

2018ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Whatsappean bolo-bolo dabil bideoa. Honezkero, sare sozialetan ere erakutsiko zuten batek baino gehiagok. Euskal Herriko kostaldean grabatua dago, eta benetan leku ederra da bideoan ageri den mutilak erakusten diguna. Hasieran, hori mutil hori ikusten da Indian omen dagoen gehiegizko plastikoaz berbetan, eta guk, bitartean, bere atzean duen paisaje paregabea ikusteko aukera daukagu. Halako batean, baina, ironiak eta kopletarako gogoa amaitu izan balitzaizkio bezala, mobila haitz arteko putzuetara eta uretara hurbiltzen hasten da mutila. Izugarria da ikusten dena: plastikoa non-nahi.

Bai. Badirudi gure kostaldea ere ez dagoela kutsaduratik salbu. Mundu guztian da arazo handia plastikoa. Gure organismoan ere plastikoa omen dago. Aurreko batean irakurri nuen itsasotik gatza ateratzen duten zenbait gatzagatan kezkatuta daudela gatzak plastikoa duelako. Jaten dugunaren arrainaren ehuneko handi batek plastikoaren ez dakit zein partikula edo propietate ei ditu.

Baina horretaz ohartarazi nahi gaituztenek geroeta plastiko gehiagotan biltzen dute saldu nahi diguten edozein gauza. Eta leku gehienetan plastikoa kobratzen badute ere, oraindik ahaztu egiten zaigu askotan etxetik poltsa zaharrak eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.