Onintza Enbeita.
BIRA

Futbola

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Ez nuen inoiz sinetsiko, baina azkenean neu ere kezkatu egin naiz. Martxoaren zortziko ekitaldiak ea ez ditugun bertan behera utziko galdetu dit mediku batek, eta erantzun koherente bat emateko inutil sentitu naiz. Alde batetik, barruak esaten dit ez genukeela kezkatu behar; baina beste alde batetik, guk antolatutako ekitaldietan inor gaixotuko balitz, ardura gurea izango dela iruditu zait. Ez da pentsakizun logikoa, baina halako alarma baten erdian besteen osasunean pentsatu ez izanaren zalantza beti geldituko litzaiguke hor. Beste mediku bati deitu diogu, eta hark antolatutakoarekin aurrera jarraitzeko esan digu. Kalean ikusi ditudan ezagun batzuei komentatu diet gertatu zaiguna, eta kezka orokorra dela konturatu naiz. Gutxien esan didanak «izan ere, pentsatzekoa da nora joan eta nora ez», esan dit. Feminismoa erdigunera ekartzea, koronabirusik gabe ere, zaila izan dela pentsatzeak lasaitu egin nau.

Bitartean, ikastolako umeak pasatu zaizkit ondotik zapi morea lepoan eta Athleticen ereserkia ahoan. Ez dakit zenbat mezu heldu zaizkidan Sevillarako bidaien prezioekin, eta albistegietan horixe izan da berririk garrantzitsuena: euskal finala, edo horrela deitu dioten zerbait. Lasaitu egin naiz, futbola salbatu egingo bada, gu ere bai. Zergatik ez, bada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.