Onintza Enbeita.
BIRA

Lapikoak

2020ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun

Zenbait sinbolok hotzikararik eragingo ez balu, Madrilgo Salamanca auzoko manifestazioek grazia handia egingo lidakete: hainbeste lagun maskararekin, eurak baino bandera handiagoak Supermanen kapa balira bezala jarrita, kalean aurrera lapikoak eskuan hartuta. Bueno, dena esan behar bada, lapiko-jotze deialdira indaba bi kabitzen ez diren katiluekin atera dira. Non eta nola bizi diren jakinda, pentsatzekoa da izango dutela etxean lapikoak non dauden badakien norbait (merezi baino gutxiago kobratzen duena).

 

Manifestazioan atera den jende horrek askatasuna nahi du: kontsumitzeko askatasuna, langileak esplotatzeko askatasuna, mediku pribatuak ordaintzeko dirurik ez dutenak ospitaletako pasilloetan hiltzeko askatasuna, zezenak hiltzeko askatasuna, emakumeak etxean egotera derrigortzeko askatasuna, zuriak ez direnak hiltzeko askatasuna eta beste zenbait askatasun.

Eta ez, ez gaitzatela engaina. Ez dira lapikoak jo ahala ugaldu: beti egon dira hor. Lapiko jotzaileak ez ziren Voxekin sortu eta ez dira harekin amaituko. Guri, haien lagun batek Espainiako Kongresuan esan zigun nahikoa egiten zutela guri hitz egiten utzita. Eta orduan demokrazia izateko asko falta zaion sistema horren sede nagusian ez zegoen Voxik: ezta Ciudadanosik ere. Lapikoak, ordea, han zeuden, nork jo zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.