andoni egana
HITZ ETZANAK

Ximurrak

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ona iruditu zitzaidan. Oso ona. Partida bukatu ostean jokalari eta entrenatzaileek esan zutenez, ez zen hain ona ere izan. Ba omen dakite hobeto jokatzen.

Emakumezkoen futbol partida dexente ikusitakoa naiz joan den dozena bat urtean. Joan zen igandean Anoetako derbia etxetik ikusi nuen, telebistaz. Egia da harmailetan giro bikaina bizi izan zela; jokalariak lehiakor eta zintzo aritu zirela ere egia da; emaitzaren estuak partidari emozioa erantsi ziola ere bai... Baina ustez badakit osagai horiek albora utzi eta jokoa bera zer-nolakoa izan den neurtzeko adina. Niri jokoa aparta iruditu bazitzaidan eta protagonisten hitzetan zinez ez bazen hain ona izan, zerk eragin zuen tarte hori? Kameren kokapenak. Partida Anoetan jokatzean, ez Zubietan, Lezaman edo Lasesarren, kamera askoz gehiago eta, batik bat, gorago kokatuak ziren. Gisa horretan ikusita, futbolarien jarduerak hobea ematen du. Eszenategi kontua da. Eta hori ere bada orain artean emakumezko futbolariei ukatu zaien zerbait...

Bikotea ziren. Emakumezkoak begietako dioptriak arintzeko ebakuntza egin ondoren, gizonezkoa aurpegiko ximurrak leuntzekoa egin beharrean sentitu zen. Ea joan den igandeko begiek zenbaiten eszeptizismo ximurrak leuntzeko balio duten!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.