andoni egana
HITZ ETZANAK

Indioak

2019ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Elkanok munduari bira eman zionetik bostehun urte bete diren honetan bi joera nagusitu dira, biak ere izateko arrazoirik badutenak. Joan zirenen eskutik joan hainbat lekutara eta han indarraren poderioz egindako sarraskiak ekarri dizkigute gogora batzuek; horrelakorik ukatu gabe, balentriaren handia azpimarratu dute besteek, ordukoa oraingo begietatik ikusi nahia oso juxtua ez dela nabarmenduz...

Neuk egindakoez lotsatzen bainaiz ni, ez dut hainbeste joko atzera. Berrogei urte baino ez. Garai hartan Espainiako futbol ligan bi kanpotar baino ez ziren onartzen talde bakoitzean. Legeari aurkitu zioten zirrikitua norbaitzuek. Arbasoak Espainian jaioak zituzten jokalariak ez ziren atzerritartzat hartzen eta ondorioz, hegoamerikar mordoa etorri zen aitona, amona edo birramona Espainian jaioa zutela esanez. Oriundo deitzen zitzaien horrelakoei orduan. Zenbaiten jatorriarena gezurra zela antzemanda, berdinetik berdinera ari ez ginela sinetsita, jatorri susmagarria zuten jokalari horiek zelairatzean oihuka ekiten genion hemengo futbol-zelaietan.

«Indios fuera!» izaten zen guda-oihua, erdara hutsean, jakina. Lelo leloagorik! «Indioak» euren lurretatik bota eta geureetan hartu nahi ez. Horrelakoak ere egin izan ditugu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.