andoni egana
HITZ ETZANAK

Konpota

2020ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Mende eta erdi joan da Frantziako Gobernuak Parisko Komunaren aurka jo eta txikizioaren ondorioz, Clément eta Renardek Le temp des cerises abestia sortu zutela. Geroztik, «gerezi sasoia» esamoldea oso erabilia izan da hainbat hizkuntzatan eleberrien izenburu, filmena, ikuskizunena... Gerezi sasoiei bererik kendu gabe, beste sasoi bat aipatu nahi nuke gaur: «konpotaren sasoia». Frantziatik heldu zitzaidan konpotak ere bere garaia baduela jabetzearen ideia. Claude Serre marrazkilariak bi bineta argitaratu zituen elkarren aldamenean. Lehenengoan, Eva gazte eta lerdenak sagarra eskaintzen dio Adam gazte gihartsuari. Bigarrenean, Eva xahartuak koilarakada konpota luzatzen dio Adam horzgabe zaharrari. Batzuek erlijio ikuspegitik egindako kritikaren bat sumatuko dute marrazkiotan; beste batzuek, bizitzari xamurtasuna eransteko ahalegina; izango da txiste soiltzat hartuko duenik ere. Baina egia borobil bat azaleratzen du. Bidean galdu ezean, guztioi heltzen zaigu «konpotaren sasoia».

Badira, ordea, konpotaren sasoia heldu zaiela ohartu ez eta betisagar azaltzen direnak. Burutazio hauek datozkit Jose Maria Aznar edo Felipe Gonzalez iritzi tinkoak ematen sumatzen ditudanean. Koilararentzat baino ez lukete zabaldu behar ahoa, eta halere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.