andoni egana
HITZ ETZANAK

Lehen

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Uste duk hau berria dela? Munduan ez duk ezer berri-berririk. Bueno, akaso bai. Garbantzuei humus deitzeko ohitura txatxu hori. Baina gainontzean... Lehen ere pasa genian guk horrelako zerbait. Ez zekiat zen 56a edo 57a. 57a izango huen, bai. Ni soldadutzatik lizentziatu berria nintzela gogoan diat. Gripe asiática izendatu ziaten, alde hartatik zetorrelako edo. Oraingoa ere ala omen zetorrek, ezta? Nik ez zekiat zer dabiltzan txino makarroso horiek... Lantegiak-eta itxi egin zituztela gogoan diat. Eta botikei jaiegunetan ere irekiarazi egin zietela. Hori akordatzen nauk. Hildako asko izan zirela esan ziaten. Munduan milioika. Espainian hamar mila edo. Hona udazkenean iritsi zela bazekiat. Esan al diat ni lizentziatu berria nintzela? Gero, hurrengo udaberrian, eguraldia goxatu zelako edo, etorri bezala joan huen... Periodikoan ekartzen zian «en el cementerio de Derio ha sido inhumado...». Eta niri grazia egiten! Badakik, orain ez zekiat baina, nola izena zuen orduko Derioko hilobiak?Vista-Alegre! Lehen ere bahituen adarjotzaile onak...».

Koronabirusa dela-eta zaharren egoitzetarako bisitak murriztu dituzten honetan, edadetu bat baino gehiago egongo da nor etorriko zain. Badute zer kontatua. Nork entzuna falta izango zaie...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.