andoni egana
HITZ ETZANAK

Gu

2020ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Iritsiko da unea, laster izango dela dirudi, erantzukizun nagusia hegiz aldatuko dena. Birusa dela eta hainbatetan aipatu izan den «gailurra» bezain mendigain garrantzitsua igaro behar izango dugu. Orain artean Gobernuek gidatu dituzte erabakiak. Gu, gehienok, esaneko izan gara, kritikarako dugun eskubideari uko egin ez arren. Argudia genezake Sanchez berandu ibili zela; Urkulluri, produkzioaren alde egin duen bezala egitean joskura asko bistaratu zaizkiola; Macronek bururik gabe jokatu zuela hauteskundeen lehen buelta hura egoskor egitean; Trumpek ez duela egia itxurarik duenik esan sekula...

Laster, ordea, erantzukizun nagusia geurea izango da, herritarrona. Ez gara behin betirako guztiok etxean geratuko. Hasi dira haurren irtenaldi, zaharren bueltaxka eta helduen kirol saioak aipatzen... Eta birusari aurre egiteko txertorik edo ezaupide handiagorik ez dugun bitartean ere elkarrekin bizi behar izango dugu. Nola? Ikusiko dugu. «Inprobisatuko gara», bota izan du Jon Sarasuak.

Esaneko izaten asmatu dugunok ea izaneko izaten asmatzen dugun. Batzuek baikor ikusiko dute etorkizuneko gure jarrera. Beste batzuek ez. Ezagutzen dut bat dioena batzuk besteen zigor izateko munduratuak garela. Eta horren errua ez du birusak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.