andoni egana
HITZ ETZANAK

Zabormendi

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Igandean erkidegoko herrialde banatako hiru gailurretara jotzeko deia egin diete jeltzaleek euren base-ei. Serantes, Hernio eta Zaldiaran dira izendatuak. Hiru mendi gailurrotan emango dituzte hauteskunde mitinak. Bakoitzak nahi lukeenerako adina ematen du proposamenak. Poetikaren ikuspegitik, «oinarri-gailur» antitesia erabiliz, lor dezakete lelo polit askorik: «Gure oinarria, gailurra» edo «gure gailurra, oinarria» edo dena delakoa.

Epikaren ikuspegitik, Hernio dela eta, eskura dute hango haitzetan erromatarrei aurre egindako aspaldiko euskaldun haien mitoa hauspotzea; edo Serantes dela eta, gerra zibilaren ihes zihoazen errefuxiatu haiek ikusten zuten azken mendiaren aipamena egitea; edo Zaldiaran dela eta, bertako antenak aitzakia, komunikazioaren eta garapenaren goraipamena egin dezakete...

Kanpainetan batasunak beti du usain gozoa, ordea. Probintzia bakoitzeko mendi bana hautatu ordez hauta zezaketen mendi bakar bat, hiru herrialdeen mugatik aski gertu dagoena, eta mitin bakar erraldoia burutu. Ez zen oso mendi ezaguna duela gutxi arte. Izena ere ez nago ziur Zabormendi edo Zaldibarmendi duen. Baina horretarako poetika eta epikaz gain etika ere aintzat hartu behar litzateke. Eta ez da garairik egokiena etikarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.