andoni egana
HITZ ETZANAK

Taberna

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Fito Cabralesek esana omen da tabernekirekita behar dutela, zauriak ixteko. Xabier Letek ardo mindua edaten zuen Historiaren tabernan. John Lennonek aitortu zuen bere lanik onenak ez zirela inoiz grabatu, jendaurreko piztiak zirela, etaLiverpool edo Hanburgoko tabernetan jotzen zutenean lortu zutela maila gorena.

Pertsona hutsez betetako toki horiek direla tabernak, esango du moralista estuak. Ez zait axola. Tabernak badu zerbait jan-edanaz haratagokoa, jendea biltzera daramana. Pentsa! Non egin behar zuten topo, esaterako, Bukowskik eta Basarrik, taberna izenetan ez bada? Denerako ematen du tabernak. Zurruterako, berriketarako, bilera aspergarrietarako, ligatzeko, bilera interesgarrietarako, haserretzeko, maitemintzeko… Azken tabernan izeneko poema batean, hala dio Karmelo C. Iribarrenek, euskarara, akaso baldar, neuk ekarririk: «Eta zer pasa zen orduan?... Emakume bat pasa zen. Eta zer pasa zen ba? Sekula guztiz pasatzen ez den horietakoa zela». Tabernarik gabe zaila da poesia sortzen. Eta baita dirua ere. Ez al zuten Messiren lehen kontratua kantina bateko ahozapi-paperean sinatu?

Norbaitek esan zuen taberna dela modu bakarra, etxean, eta aldi berean, kalean sentitzekoa. Horixe da galdu duguna. Eta ez da gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.