Onintza Enbeita.
BIRA

Indarkeria

2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Presoen egoera beti izan da larria, eta konfinamenduak ez du gauzak hobetzeko balio izan. Kartzelak inork ikusi nahi ez dituen gauzak gordetzeko eraiki zituzten: droga, miseria, disidentzia, sistemaren porrota... Botereak ez du berak ez beste inork indarra erabili dezan nahi. Botereak erre ditzake herriak, apurtu ditzake pertsonak eta ez da inor asaldatuko. Zuk egingo dituzu pintaketa batzuk boteredunen kontra, eta bortxa aurpegiratuko dizute. Ez da gauza berria: lehen ere horrela gertatzen zen. Eta boterearen indarrari indarra erakusten diona kartzelara eramaten dute. Horrela, alternatibak ere alfonbraren azpian geratzen dira.

Konfinamendu garaian bisitarik gabe gelditu dira presoak. Berez tentsioan bizi denarentzat, oxigenoa kentzea bezalakoa izan behar du horrek. Bitartean, ahaztu egiten dugu zenbat indarkeria gordetzen duen kartzelaren existentzia hutsak: epaiketa injustuak, tortura, aukerarik gabeko bizitzak, autoritarismoa... Umetatik esaten digute onak zerura joaten direla, eta gaiztoak kartzelara. Baina gaiztoa izan behar da jateari eta edateari utzi dion pertsona baten egoerari konponbiderik ez emateko. Eta zinikoa behar da izan, kartzelako giltza eskuan izanda, besteek erabiltzen duten edo ez duten indarkeriari begira egoteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.